XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datu hauek adierazten digute 100en bat emankizun izan zirela eta antzezkizun hauetan 163en bat antzerki lan diferente taularatuak izan zirela, hemen ikusten da lehen aipatutakoa, ikuskizunetan bi eta hiru antzerki labur eskeintzen zirela.

Urte honetan Gipuzkoan euskaraz idatzitako 62 antzerki lan desberdin antzestu ziren, honela banatuak: Bakarrizketak... 19; Atal bateko antzerkiak.... 40; Bi ataleko antzerkiak.... 3.

Aldiz-Aldiz A. Barriolaren ekintza bateko jostirudia izan zen gehien bat antzestua eta bakarrizketa alorrean Juan Bautista Ayerberen Ezkonduko al naiz? izan zela gehien antzeztutakoa.

Aipatu ditugun datu hauek oso datu interesgarriak dira alde batetik, ikusteko aurrez aipatutako ikuskizun kontzeptua gaurkotik desberdina zelaren adierazpena eta bestetik antzerkia euskal herri osora zabaltzen dela eta honela han-hemenka txoko guzietan antzeskizunak ematen zirela.

Berriro Donostiara itzuliaz esan behar dut niretzako ez dela Donostian antzerki krisirik. Lehen bera bakarra zen antzezleku eta Euskal Fedeako emankizunak baizik ez ziren eskeintzen. Orain ikusi ditugu herri bakoitzean nolako prestakizunak egiten dituzten. Honekin batera adierazi behar dut probintziako egileak egunetik egunera gehiagotzen joan zirela.

Aurreko aroko idazleak bi ditugu: Alzaga eta Artola. Azken hau antzerki produkzioetatik at dago eta antzezkizunen eta kontakizunen bitartez zituen harremanak taularekin. Beste bi idazle Donostiarren lanak plazaratzen hasten dira; bata, Avelino Barriola (1878-1929) da, antzerki idazle honetaz ez da behar dan guzia esan, axaletik ikuitutako gizona da.

Euskal antzerkiari astinaldiak emandako egile onak hamaboskada honetan, 1912. urtean ezagutzen dugun lehen hiru ekitaldiko drama idazten du Lagun txar bat izenarekin. Euskal antzerki baratzara egitura berri bat ekartzen du. Utzi dezagun gizon hau zeren lehen esan dudan bezala aski mami baitu berari buruz liburuxka bat prestatzeko.